SARETU

Garai eta teknologia berriek jokaera eta ohitura berriak sortarazi dituzte jendartean. Gaur egun, web orri bat izatea modan egoteaz gain, ezinbesteko tresna da munduaren erakuslehio bilakatu den internet sarean agertu nahi dutenentzat.

Saretu beharrizan berri hau asetzera dator: edozein instituzio, antolakunde edo norbanakoren proiektuak mundu osoaren eskura egon daitezen laguntzea. Horretarako, diseinu grafikoan, komunikazioan zein web programazioan esperientzia zabala du Saretuk. Instituzio, entitate, elkarte eta musika talde anitzek gugan konfidantza eduki izana dira gure lanaren bermea.

Saretuk zuen enpresa edo proiektuaren beharrizanen araberako zerbitzu profesional anitzak eskaintzen dizkizue preziorik erakargarrienetan:

  • Web guneak

    Zuen enpresa edo ekimenaren web orriaren garapena eta diseinua internet-en presente egoteko, denon eskura.

  • Diseinuak

    Edonolako euskarrietarako diseinuen garapena: irudi korporatiboa, publizitatea, banner-ak, online katalogoak, sare sozialak...

internet

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR