SARETU

Garai eta teknologia berriek jokaera eta ohitura berriak sortarazi dituzte jendartean. Gaur egun, web orri bat izatea modan egoteaz gain, ezinbesteko tresna da munduaren erakuslehio bilakatu den internet sarean agertu nahi dutenentzat.

Saretu beharrizan hau asetzera dator: edozein erakunde, eragile edo profesionalen proiektuak mundu osoaren eskura egon daitezen laguntzea. Horretarako, diseinu grafikoan, komunikazioan zein web programazioan 20 urte baino gehiagoko esperientzia zabala du Saretuk. Instituzio, entitate, elkarte eta musika talde anitzek gugan konfidantza eduki izana dira gure lanaren bermea.

ZERBITZUAK

Web eta diseinu zerbitzuak eskaintzen ditugu:

Web guneak

Internet-en zuen proiektuaren erakuslehioa izango den gune bat bilatzen duzuenentzat, Saretuk zuon beharretara egokitutako web orri baten garapen eta diseinu osoa eskaintzen dizue: web orri estatikoa, CMS sistemadun web orria (maiztasunez eguneratu eta kudeatzeko), foroa (eztabaidak kudeatzeko) eta online denda (internet bidez saltzeko).

  • Edukiak kudeakeatzeko panela.
  • Gailu mugikorretarako egokitua.
  • Integrazioa sare sozialekin.
  • Eduki eleanitzerako aukera.

Diseinua

Internet-en bertan zein kalean edo komunikabideetan zuen enpresa edo ekimenaren berri emateko Saretuk edonolako euskarrietarako diseinuen garapena eskaintzen dizue:

  • Logotipoak: Proiektu edo kanpaina baten logotipoa.
  • Kartelak: Edozeren berri emateko karteldegiaren diseinua.
  • Irudi korporatiboa: Proiektuaren irudi orokorraren diseinua.
  • Banner-ak: Internet-eko publizitatearen diseinua.
  • Publizitatea: Edonolako publizitate-kanpainaren diseinua.
  • Sare sozialak: Proiektuaren sare sozialen itxuraren diseinua.

PROIEKTUAK

Landutako zenbait proiektu aipagarri:

Domusa Teknik – 40 MLK
ikusi
EH Mendi Erronka
ikusi
Enkarterri Extrem Trails
ikusi
Andeka Bravo de Medina
ikusi

BEZEROAK

Gurekin lan egin duten zenbait erakunde, eragile eta profesional:

KONTAKTUA

Gurekin harremanetan jartzeko, ondoko formularioa bete dezakezue: